Páginas

viernes, 25 de noviembre de 2016

UMEEN ESKUBIDEEN ASTEA

Azaroaren 14tik 18ra Umeen Eskubideen Astea ospatu genuen. Hori dela eta, umeen eskubideen superheroiak eskolara heldu ziren! Ubuntu, Sonitron, Amanix eta bere lagunekin elkar zaintzea zein garrantzitsua den ikasi genuen. Ostiralean, patioan ospakizun berezia antolatu genuen. Horretarako, guztion artean apaindutako kartoizko kutxekin zubi bat eraiki genuen, komunikazioa arazoak konpontzeko bidea dela erakusteko.


 






 

 
 
 

 


viernes, 11 de noviembre de 2016

GAZTAIN EGUNA

Aurreko astelehenean, gaztain eguna ospatu genuen eskolan. Hori dela eta, goizean kukurutxo politak  prestatu genituen  eta arratsaldean gaztainak zelan erretzen ziren ikustera joan ginen jantokira. Egun horretan, gaztainak etxera eraman genituen familiarekin jateko.

Honekin lotuta, klasean gaztainari buruzko plastika fitxa egin genuen eta beitu zein ederrak geratu ziren!