Páginas

lunes, 13 de febrero de 2017

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilaren 30ean Bakearen Eguna ospatu genuen eskolan. Horretarako, klasean bakeari buruzko ipuina irakurri eta arratsaldean patiora atera ginen zenbait ekintza egiteko. Lehenik agurra eta DBHko ikasleek prestatutako hitzaldia entzun genuen. Ondoren, hizkuntz ezberdinetan bakearen aldeko eskaerak esan eta ikasle eta irakasle guztiok instrumentuekin soinua egin genuen. Amaitzeko, aldez aurretik klasean landutako kanta abestu genuen. 

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!


























jueves, 9 de febrero de 2017

GURE FAMILIA!

Gure artean hobeto ezagutzeko asmoz, maleta magikoa deituriko jarduera egin genuen. Ume bakoitzak familiaren argazkia ekarri zuen lagunei erakusteko, eta gustuko dituen jostailuak ere eskolara ekarri zituzten.
 
Guztiak ekarri eta azaldu ondoren, gure familiaren etxea sortu genuen eta beitu zein polita geratu den gure horma-irudia!