P谩ginas

jueves, 28 de diciembre de 2017

Gabonak

馃専馃専          4 URTEKO IKASLEEK         馃専馃専

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 
OPA DIZUETE!!!
馃専馃専馃専

Bideo honetan ikus dezakezue Gabon Astean Haur Hezkuntzako ikasleek zenbat gauza egin genituen, hala nola, gaileta goxoak, Olentzero eta Mari Domingirentzako gutuna, gabonetako zuhaitzak eta postalak, Belena, ikasgelak apaindu...



Olentzero eta Mari Domingi gure ikastetxera etorri ziren!!


Antzokian ere primeran abestu eta dantzatu genuen



lunes, 11 de diciembre de 2017

INUITAK IPAR POLOAN

***                            ***                         ***                           ***                         ***


Ba ahal dakizue Inuit Artikoan bizi den etnia bat dela? 

Etnia honen inguruan asko ikasi dugu ikasgelan, adibidez; 

Inuitak, Iglu deituriko izotzezko etxeetan bizi dira.
Hauek hotzetik babesteko larru lodiak jantzi behar dituzte.

Lurralde honetako animalia ezberdinak ere ezagutu ditugu, hala nola, hartz zuriak, fokak, pinguinoak, mortsak...

Inuitak arrantzatzen oso trebeak dira eta guk ere beraien modura arrantzatu dugu. 
Berokiak jarri, izotzan zuloak egin, ka帽aberak hartu eta prest!

Hurrengo bideoan, ikus dezakezue nola apaindu dugun gure gela eta zein ondo pasa dugun Inuiten bizimodua imitatzen.

Ah! Izotza eta izozkiak egiten ere ikasi dugu!     





***                            ***                         ***                           ***                         ***  

domingo, 3 de diciembre de 2017

EUSKARA, BIHOTZETIK EZPAINETARA!

Badakigu euskarak 365 egun dituela, 
baina ostirala, egun berezia izan zen gure ikastetxean. 
Euskararen Eguna ospatu genuen!! 

Gure hizkuntza maitatzen dugulako eta bizirik mantendu nahi dugulako,
hainbat ekintza ezberdin egin genituen. 
Hurrengo argazkietan ikus dezakezue zein ondo pasa genuen!!



















Euskal dantzak ere egin genituen, 
begiratu zelako erritmo ona daukagun!